Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

($"//-M@Dr@zo-//"$)

Kategoria: Euskera

05/12/2007 GMT 1

Euskaren eguna.

gutierrez @ 09:58

Nire ustez euskararen eguna, aproposa da, era honetan, euskara galtzeko sailtasun gehiago egongo direla uste baitut. Gazte gehienok euskeraz mintzatzen dakigu baina ez dugu egiten. Gazte guztiak lau sinbolo dituzte buruan: lauburua, ikurrina, euskal selekzioa... baina gero,benetako orduan, inorrek ez du euskeraz hitz egiten eta hori nahiko txarto iruditzen zait. Ni, nire etxean, nire aitarekin euskeraz aritzen naiz, betidanik euskeraz hitz egin dugulako eta nire amarekin ere euskeraz hitz egingo nuke baina oraindik asko kostatzen zaio.

Eskutitza.

gutierrez @ 09:40

04-11-27

Jaunnn/Andre hori:
Ni Jon Madrazo naiz eta betidanik gustatu egin zait zuen enpresa : Decathlon. Nire ustez, zuek saltzen dituzuen gauzen egoera eta kalitatea oso aproposa zen, baina beste egunean oso atsekabe eta desepzioo handia hartu nuen.

Astelehenean bi praka erosi nituen eta etxean probatzen nengoela, hauen egoera oso txarra zelas ohartu nintzen. Zuen dendako kutxara itzultzean, han zegoen mutilak, ez zidan neure dirua itzuli nahi. Ez nekien horren berekoiak zinetela, horregatik idazten dizuet.

Espero dut oraindik aurrera huts hori zuzentzea, eta gauzen egoera kontrolatzea. Eskutitz hau kontuan hartuko duzuelakoan, adeitazunez:

Jon Madrazo
Ortuella

31/10/2007 GMT 1

Ternua

gutierrez @ 12:53

Duela urte asko, euskaldunok munduko onenak ginen baleak arrantzatzen. Itsasontzi handietan joaten ziren Terranovako itsasora gutxi gora-behera eta, han, bi txalupa ateratzen ziren baleen bila.

Txalupa batek bale bat aurkitzen zuenean, soka batez inguratzen zuten, eta lantza batez zulatzen zuten. Baleak, haserre handiarekin, buztana mugitzen zuten, eta hain handia zen, non arrantzale asko hiltzen baitzituen, eta indar asorekin txalupari tiratzen zion, horrela, indarrak amaitzerakoan, erraztasunez eraman zitzaketen porturaino.

Baleen koipea oso garestia zen, kupel batek bakarrik, 6.000 € balio zuen, 1.000.000 pzta. garai hartan. Eta 100 kupel inguru zeramatzaten. Jonek, duela urte asko, arrantzaleak egiten zuten bidaia egin du. Ameriketako hainbat lekutan zehar. Beraarekin beste bost edo sei pertsona gehiago joan dira. Hau izan zen baleen arrantzariburuz entzun genuena gutxi gora-behera.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!